XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
18) PUXOTEKOGAINA: 38km, 5or., desn.1100m, Nahi. Zaila, gainean joateko gai %95Bada basapista bat Gaztelutik (Doneztebe) Putxotekogainaren gandorrera nahikoa eroso eramango gaituena.
Belateko leporaino seinalizatuta dagoen zeharkaldi handiko bidera helduko gara orduan.
Igoera honek duen oztoporik handiena Legasa (Mugaire inguruan) eta Gaztelu arteko bide delikatuan dago, basapistaren sarreran.
Harrizko bide bat dago, malda gogorrekoa, bi herriak komunikatzen dituena, soluzio erraza baina era berean zakarra emanez, ez bait da batere atsegina zeharkaldia hasterakoan bizikletari bide zital batetik bultzaka ibili behar izatea.
Autoz ere joan ahal izango gara basapista hasten den lekuraino, Gazteluraino alegia, sarbidea Doneztebetik edota Donamariatik izango dugularik.
San Blaseko Bentatik abiatzen den jaitsiera interesgarri eta bariatua ez da batere nabarmena eta nabigatzaileak erne ibili beharko du Mugaireko zentral elektrikora oztoporik gabe iritsi nahi badu.